2015(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

MaiteMuhinduz 2015 (Mai 1-3). Gonbidapena



Hemen MaiteMuhinduz 2015eko txostena.


MaiteMuhinduz 2015 #MaMu15)
Izena eman! Gune Irekia, maiatzaren 1, 2 eta 3an Bizi Tokin (Behauze, Baxe Nafarroa).
  • Nola bizi ditugu maitasun- eta sexu-harremanak, desirak, plazerra, sexu-joerak, gorputzak, maitasun adierazpenak... ? Nola bizi maitasuna eta erotismoa modu burujabean eta normatibitatetik kanpo?
  • Ze lotura dute horiek guztiek historia, heziketa, gizarte, politika eta eremu publikoarekin? 
Maitemuhinduz15 topagunea, maitasun eta harremanei buruzko gogoeta egiteko aukera ederra! Ikuspuntuak, ideiak edota kezkak konpartitzeko eta ekintzak artikulatzeko  gune parte hartzaile eta autoeratua. 

Eta batez ere, egun batzuk elkarrekin bizitzeko aukera, gure arteko har-emanak erdian jarrita. Gozatzeko antolatzen dugu Maitemuhinduz. Bilduko gara aurten ere?

Non? BiziTokin, (Behauze, Baxe Nafarroa).  http://www.bizitoki.org/  
Noiz? 2015eko maiatzaren  1-3. Egitaraua:
Ostirala mai 1, Prestakuntza Eguna, goizetik joango da jendea azaltzen, Gune Irekia prestatu patxadaz eta atariko ekintza bereziren bat.
Ostiraleko afaria etxetik ekarri eta partekatuko dugu danon artean!
Larunbata mai 2, Gune Irekia, maitasun eta harremanen inguruko edozein gai proposatu eta landu ahal izango dugu,
Igandea mai 3, Gune Irekian ekintzak proposatzeko eta aktibatzeko aukera, bazkaria eta tokia txukun uztea.
Batzarrerako metodoa: Gune irekia (Open Space) izango da Maitemuhinduz. Talde handien bilerak egiteko modu atsegin, emankor, sinple, parte-hartzaile eta sormentsua! Bertan 
  • Zeuk nahi dituzun gaiak+jardunak proposatu ahalko dituzu agendarako, goizean.
  • 90´ko guneak izango ditugu proposatutakoei heltzeko
  • Epe luzerako ekintzak proposatzeko tarte berezia, maiatzaren 3an, bukatzeko.
  • Txoko bakoitzeko idatzizko txostena osatu eta ikusgai izango dugu etengabe eta amaitzean, e-postaz bidaliko dugu

IZENA EMAN, mesedez, 2 minututan, antolaketa errezteko hemen

 Oharrak:
  • Haurrekin zatoz? Oso ongi etorriak!
  • Aurrez topagunea aberasteko bloga: http://maitemuhinduz.blogspot.com.es
  • Topagune autoeratua da: txandak osatuko ditugu interprete egiteko, antolaketarako, umezaintzarako, sukalderako, txostengintzarako,...Auzolanek eratutako Gune Irekietan aukera oparoa denerik ikasteko :-)! Gogoz zeu ere?

Ongi etorri!

MaiteMuhinduz´15 Gune Irekia 
Auzolan EH 

Info+:  zalantzaren bat duzula? 
(+0034) 604.147.256

2014(e)ko maiatzaren 26(a), astelehena

MaiteMuhinduz txosten zirriborroa

MaiteMuhinduz Gune irekikoaren txostena hemen.

Agendan izandako eta eman izan diren solasaldi biren (taldekako sexuari buruzkoa, bata; bestea, nola egin pertsona arteko harremanetan "ligatzeko") txostenik gabe. Ardura, solasaldion deitzaileengan geratu zen, aidean.

Bizi!

Eleder

2014(e)ko maiatzaren 6(a), asteartea

Storm In My Heart

Hau bidaltzen digu MaiteMuhintzaile batek:

"Aukera ustiatzen dut igandean adierazi ezin izan nizuena esateko, bihotza, arima edota gorputzaren hizkuntza burukoa baino lasaiagoa izango bide da, beste abiadura, emekiro...
Oso ZoriOntsua sentitzen naiz, orain eta hemen zuen konpainian hau guztia bizitzen ari garelako, zuek baitzarete bidelagunik hoberenak, zuen alboan edonora eta beti aintzina! Besarkadak, muxuk, xirrik eta laztan!!

Traduccion simultanea:
Pues ke me siento muy afortunado y ke me habeis Maitemuhindu mogollon!!
A storm in my heart, a storm in my heart
You've starting a storm in my heart
"


2014(e)ko apirilaren 30(a), asteazkena

Kundalini goora

















Plus and minus.
Goi eta behe.
Linterna batek bi borne.
Har eta eme.

Kundalini goora, kundalini behera
kundalini goora, ta gorá, ai-ai-ai-ai!


Yin ta Yang.
Jin eta Joan.

Zu eta biok, mmm
bi, oh, dantzan!

Hartu eta eman.

Harremanak
gogoa piztu.
Heldu gerritik estu.



Gure aitak amari, gona gorria ekarri...
Nik zuuri, zuk niiri...
Biok edango deegu / nahi degun guztia.

Gatza ta piperra,
guztiOK saltsan
guztiON saltsan.